Itxi

Eibar

Igandean, 18:30ean

Eibarrek puntuak atera nahi ditu Sanchez Pizjuan futbol zelaitik

Agentziak | Erredakzioa

Armaginek aste osoan jaso duten albiste txarrena Dmitrovic atezainaren lesioa da. Serbiarrak gutxienez beste astebete eman beharko du bajan.

  • Eibar-Sevilla, lehen itzuliko partidaren irudia

    Eibar-Sevilla, lehen itzuliko partidaren irudia. Argazkia: Efe.

Eibarrek mahai gainean kolpea emateko aukera du Sanchez Pizjuanera egingo duen bisitan, partida irabazi eta beste urtebetez Lehen Mailan jokatzen jarraitzeko helburua gero eta hurbilago izateko.

Aurreko egunetan Dmitrovic serbiarra izan da protagonista. Armaginen atezainak min hartu du eta beste astebete eman beharko du bajan, koadrizepsean zuntz haustura duelako. Jordi Calabera eta Pedro Leon dira talde gipuzkoarrean lesionatuta dauden beste bi jokalariak.

Mendilibarren taldea Sevillaren baloi irteera itotzen saiatuko da, aurkariari min egin eta area ingurura azkarrago eta aukerekin iristeko.

Sevillak berriz, etxean lortu ditu emaitza onenak, eta ahalegina egingo du bere estadioak gotorleku izaten jarrai dezan. Kanpoan bi porrot mingarri jaso berri dituzte: Kopan Bartzelonaren aurka (6-1) eta Ligan Celtaren aurka (1-0).

Ustezko hamaikakoak

Sevilla: Vaclik; Promes, Kjaer, Carriço, Sergi Gomez, Escudero; Amadou, Ever Banega, Franco Vazquez; Ben Yedder eta Andre Silva.

Eibar: Riesgo; Peña, Arbilla, Ramis, Cote; Orellana; Diop, Jordan, Cucurella; Charles, Enrich.

Epailea: Ignacio Iglesias Villanueva (Gaztela Mantxako batzordekoa)

Estadioa: Ramon Sanchez Pizjuan.

Ordua: 18:30