Itxi

Eibar

Larunbatean, 16:15ean

Eibarrek baja garrantzitsuak dituen Atletico Madril hartuko du Ipuruan

Agentziak | Erredakzioa

Mendilibarren taldeak lehen aldiz irabazi nahi die madrildarrei Lehen Mailan daudenetik. Antoine Griezmannek eta Diego Costak ez dute jokatuko.

  • Dmitrovic eta Griezmann, lehen itzuliko partidan

    Dmitrovic eta Griezmann, lehen itzuliko partidan. Argazkia: Efe.

Eibarrek Atletico Madril hartuko du larunbatean Ipuruan, historian lehen aldiz madrildarrei gailentzeko helburuarekin. Simeoneren taldeak bi baja oso garrantzitsu ditu, Antoine Griezmann eta Diego Costa, biak zigortuta daude.

Partida bizia espero da, bi taldeek jokoan ezer gutxi duten arren. Armaginek ia ziurtatuta daukate datorren denboraldian Lehen Mailan jarraitzea eta Europako postuak urrutiegi daude. Atleticok berriz, matematikoki posiblea izan arren, oso zail dute Bartzelona Ligako liderrari titulua kentzea.

Mendilibarrek ere baja garrantzitsuak ditu neurketa honetarako, baina konfiantza osoa du bere jokalariengan.

Zalantzarik handienak defentsan dauzka entrenatzaile bizkaitarrak. Pedro Leonek hamaikakora itzultzeko aukera izan dezake, Orellanaren kalterako, eta baliteke Kike Garciak aurrean jokatzea Enrichekin batera.

Ustezko hamaikakoak

Eibar: Dmitrovic; De Blasis, Oliveira, Sergio Álvarez, Cote, Escalante, Jordán, Pedro León, Kike García, Cucurella eta Enrich.

Atletico Madril: Oblak; Arias, Giménez, Godín, Saúl; Correa, Thomas, Rodrigo, Koke; Vitolo; eta Morata.

Epailea: Alberola Rojas (Gaztela Mantxako batzordekoa).

Futbol zelaia: Ipurua.

Ordua: 16.15ean