Itxi

Eibar

Fitxaketak

Eibarrek Esteban Burgos atzelari argentinarra fitxatu du

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Alcorconetik datorren jokalariak 2022ko ekainera arteko kontratua sinatu du talde armaginarekin.

  • Esteban Burgos

    Esteban Burgos. Argazkia: @SDEibar

Eibarrek astelehen honetan jakitera eman duenez, Esteban Burgos defentsa fitxatu du hurrengo hiru denboraldietarako. Azken bi urteetan Alcorcon taldean aritu den jokalariak 2022ko ekainaren 30era arte sinatu du kontratua, eta, hartara, Bigarren Mailatik Lehen Mailarako jauzia egingo du.

Jose Luis Mendilibarrek esperientzia handiko jokalaria nahi zuen taldearen atzealdea sendotzeko, eta Alcorconen 63 norgehiagoka jokatu duen argentinarra aukeratu du zeregin horretarako. Atzelaria izan arren, 7 gol egin ditu bi urteren buruan, 5.355 minutu jokatu eta gero.

Aurretik, Godoy Cruz Rosario Central eta Talleres Argentinako taldeetan aritutakoa da.