Itxi

Eibar

Larunbatean, 20:00etan

Eibar eta Mallorca, aurreneko aldiz elkarren aurka Lehen Mailan

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Armaginek seigarren denboraldiari ekingo diote Lehen Mailan eta Mallorca sei urteren ostean itzuliko da Liga nagusira. Larunbat honetan, 20:00etan, lehia jokoan, Son Moix zelaian.

  • Eibarko jokalarien ospakizunare artxiboko argazkia. Iturria: EFE

    Eibarko jokalarien ospakizunare artxiboko argazkia. Iturria: EFE

Ligako azken partida izango balitz bezala ekin nahi dio Eibarrek txapelketaren aurreneko norgehiagokari. Izan ere, azken denboraldian, mailaz igo berri zen Huescaren aurka galdu egin zuen, eta hortaz, ez du ohitura mantentzea nahi Mallorcaren aurkakoan ere.

Aurreneko aldiz lehiatuko dira elkar Eibar eta Mallorca Lehen Mailako txapelketaren barnean, hala ere, asko ezagutzen dute elkar, Bigarren Mailan 14 aldiz neurtu baitira.

Gehienetan, Mallorcak irabazi duen arren, elkarren aurka jokatutako azken neurketan armaginak izan ziren garaile, hain zuzen ere, Lehen Mailara igoera erdietsi zuen denboraldian.

Ipuruatik urruti jokatu beharko ditu Eibarrek lehen hiru neurketa hauek, tribuna berriaren obrak bukatu bitartean.

Mallorcak bestalde, larunbat honetan, arratsaldeko 20:00etan, Lehen Mailan jokatzeko aukera izango du sei urteren eta bi igoeraren ostean. Eibarrek berriz, bere seigarren urteari ekingo dio Liga nagusian.

El cuadro que dirige el técnico Vicente Moreno regresa a la máxima categoría del fútbol con prácticamente, el mismo bloque de futbolistas que logró la gesta de subir desde la Segunda B a Primera en dos años, reforzado con diez fichajes.

Vicente Morenok gidatzen duen taldeak Bigarren B mailatik Lehen Mailara soilik bi urtetan igotzeko balentria erdietsi duten protagonisten ia talde bera mantentzen du denboraldi honi begira ere.

Hamaikako posibleak:


Mallorca: Reina; Joan Sastre, Valjent, Raillo, Lumor; Dani Rodriguez, Baba, Salva Sevilla, Febas; Lago Junior eta Budimir.


Eibar: Dmitrovic, Tejero, Ramis, Oliveira, Arbilla, Pedro Leon, Exposito, Escalante, Orellana, Enrich eta Kike Garcia.


Epailea: Mario Melero Lopez.


Zelaia: Son Moix

Ordua: 20.00