Eibar
Son Moixen
Bideoa: Mallorca – Eibar (2-1) partidaren laburpena
Erredakzioa
Dani Rodriguezek aurretik jarri du Mallorca 4. minutuan, Oliveirak banakoa egin du (57. min) eta 2 eta 1ekoa Oliveirak berak egin du bere atean (74. min). Hona hemen partida laburbiltzen duen bideoa:
Eibarrek galdu egin du Mallorcaren kontra (2-1), Son Moixen jokatu den 2019/20 denboraldiko LaLigako 1. jardunaldian.
Armaginek gaizki ekin diote partidari, eta 3. minuturako galtzen zihoazen Dani Rodriguezek etxekoen alde lortutako golarekin. Bigarren zatian, Mendilibarren mutilak suspertu egin dira, eta berdintzea lortu dute Oliveiraren bidez.
Alabaina, 74. minutuan, Oliveirak berak bere atean sartu du gola zorigaiztoko jokaldi batean, eta gipuzkoarrak esku hutsik bueltatu dira etxera.
Fitxa teknikoa
2 - Mallorca: Reina; Joan Sastre (Xisco Campos, 85. min), Valjent, Raillo, Lumor; Dani Rodríguez, Baba, Salva Sevilla, Febas (Trajkovski, 73. min); Lago Junior eta Budimir (Alex Alegria, 64. min).
1 - Eibar: Dmitrovic; Correa (De Blasis, 82. min), Ramis, Oliveira, Tejero; Pedro León, Sergio A., Escalante (Edu Expósito, 31. min), Orellana; Enrich eta Kike Garcia
Golak: 1-0, 3. min: Dani Rodriguez; 1-1, 57. min: Pablo Oliveira; 2-1, 74. min: Pablo Oliveira, bere atean.