Itxi

Eibar

Baja

Sergi Enrichek giharretako lesioa dauka

eitb.eus

Ezingo du jokatu, gutxienez, asteburu honetan Levanteren aurka jokatu beharreko neurketa.

  • Sergi Enrich.

    Sergi Enrich. Argazkia: EFE

Sergi Enrich Eibar taldeko aurrelariak lehenengo graduko lesioa dauka ezker hankako soleo giharrean.

Aipatutako lesioa dela-eta, jokalari armaginak ezin izango du parte hartu larunbat honetan Levanteren aurkako neurketan.

Talde gipuzkoarrak ez du aurreratu jokalaria noiz egon daitekeen jokatzeko gertu, baina litekeena da hurrengo jardunaldiko norgehiagokan ere ezin aritzea, aste barruan izango baita. Hain zuzen ere, Sevillaren bisita hartuko du Ipuruak datorren ostegunean.