Itxi

Eibar

2022ra arte

Cotek bi denboraldiz berritu du kontratua Eibarrekin

Erredakzioa

Asturiasko hegaleko defentsak kontratua berritu du klub armaginarekin, 2022ko ekainaren 30era arte.

  • José Ángel 'Cote'. Argazkia: EFE

    José Ángel 'Cote', Lucas Vazquezekin, Eibar - Real Madril partidan. Argazkia: EFE

Jose Angel 'Cote' jokalariak eta Eibarrek bi aldeak lotzen dituen kontratua berritu dute bi denboraldiz, 2022ko ekainaren 30era arte. Hegaleko defentsaren kontratua denboraldi honen amaieran bukatzen zen.

Jose Angel Valdes Diaz (Gijon, 1989ko ekainaren 5a) 2017ko uztailean fitxatu zuen Eibarrek, Portotik. Bi denboraldi t'erdi daramatza talde armaginean, Ligako 74 partida eta Errege Kopako bi jokatu dituelarik, bi gol sartzea lortuta. 2019ko irailaren 26an sartu zuen azken gola, eta Sevillaren aurkako partida iraultzeko balio izan zuen.

Ipuruara iritsi zenetik, Cotek Mendilibar entrenatzailearen konfiantza izan du. Lehen denboraldian 30 neurketa jokatu zituen, bigarrenean 35, eta aurten jokatutako 13 partidetatik 9 jokatu ditu.

Sportingen Mareoko futbol eskolan hazitakoa da, eta 2009an debuta egin zuen Lehen Mailan Sportingekin. Ondoren, Erroma, Reala, Porto, Vila-real eta Eibar taldeetan aritu da.

Espainiako selekzioarekin jokatutakoa da 20 urtez eta 21 urtez azpiko mailetan, eta 2011ko 21 urtez azpiko Danimarkako Eurokopa irabazi zuen.