Itxi

Eibar

Valentziaren aurka

Eibarrek zazpi puntu lortu ditu Mestallan jokatu dituen azken hiru partidetan

Erredakzioa

Talde armaginak 0-4ko emaitzarekin irabazi zion Valentziari duela hiru urte, golik gabe berdindu zuen duela bi, eta 0-1eko emaitzarekin lortu zuen garaipena iaz.

  • Parejo eta Pedro Leon. Argazkia: EFE

    Parejo eta Pedro Leon, iragan denboraldiko Valentzia-Eibar partida. Argazkia: EFE

Valentziak eta Eibarrek Mestallan jokatuko dute urtarrilaren 4an, Ligako lehen itzulia itxiko duen jardunaldian. Talde armaginari ondo ematen zaio Valentziaren estadioa, bertan jokatu duen azken hiru aldietan, bi garaipen eta berdinketa bat erdietsi baititu.

Duela hiru denboraldi, 0-4ko emaitzarekin lortu zuen garaipena Eibarrek, duela bi golik gabe berdindu zuen (0-0), eta iaz 0-1eko emaitzarekin irabazi zuen. Bost gol sartu dizkio Eibarrek Valentziari Mestallan azken hiru urteetan, eta armaginek ez dute golik jaso.

Bost aldiz aritu dira elkarren aurka Mestallan Lehen Mailan, eta lehen biak Valentziak irabazi zituen arren, hurrengo hiruretan bi garaipen eta berdinketa bat lortu zituen Eibarrek. Valentziak 3-1eko emaitzarekin irabazi zion Eibarri duela bost denboraldi, eta 4-0eko emaitzarekin duela lau denboraldi.

Bi talde hauek elkarren aurka Mestallan jokatu zuten azken partida 2019ko apirilaren 28an izan zen, 2018-2019 denboraldian, eta Eibarrek irabazi zuen 0-1eko emaitzarekin, Charlesek sartutako gol batekin. Horixe izan zen Valentziak Ligan 2019an Mestallan jaso zuen porrot bakarra.