Eibar
1-1
Eibarrek eta Betisek berdindu egin dute Ipuruan
Erredakzioa
Talde armaginak bana (1-1) berdindu du talde andaluziarraren aurka Santander Ligako 22. jardunaldiko partida. Fekir eta Orellana izan dira golegileak.
-
Exposito eta Joaquin, Eibar-Betis partidan. Argazkia: EFE
Eibarrek bana (1-1) berdindu du Betisen aurka Ipuruan jokatu duen Santander Ligako 22. jardunaldiko partida. Ondorioz, talde armaginak 24 puntu ditu, eta jaitsiera postuan dagoen Mallorcak baino sei gehiagoarekin.
Neurketa bizi hasi da, Betis baloiaren jabe egin delarik, eta talde bisitariak gola sartzea lortu du 7. minutuan; Joaquinek kornerra atera, eta Fekirrek 0-1ekoa sartu du, area kanpotik egin duen jaurtiketa bikain bati esker. Sei minutu beranduago, abagune bikaina izan du talde andaluziarrak, baina Alex Morenok area barruan egin duen jaurtiketa kanpora joan da. Partidako 15. minutuan, Betis bere zelaitik baloia ateratzen ari zenean, Inuik lapurtzea lortu, eta Edgarrek penaltia egin du, japoniarrari area barruan falta eginda. Orellanak banakoa (1-1) sartu du, penalti jaurtiketaren bitartez.
Berdinketaren ostean, partida orekatu egin da. Armaginek abagunea izan dute 26. minutuan, baina Sergi Enrichek erremate kaskarra egin du Coteren pasea jaso ostean. Betisek ere izan du gola sartzeko aukera 32. minutuan, nahiz eta Fekirrek ez duen erremate ona egin.
Bigarren zatiko lehen abagunea Eibarrek izan du, baina Pedro Leon ez da errematea egitera Orellanak eman dion paseak desorekatuta harrapatu duelako. Ondoren, 61. minutuan, Dmitrovicek eragotzi du talde bisitariaren gola Borja Iglesiasen errematea geldituta. Iglesiasek gola sartu du hurrengo jokaldian, 62. minutuan, baina epaileak baliorik gabe utzi du VARak jokaldia aztertu ostean, aurrelaria jokoz kanpo egon delako.
Dena erabakitzeke egon da azken 20 minutuetan. Betisek aurretik jartzeko aukera izan du 72. minutuan, baina Lorenek kanpora bidali du boleakada. Ondoren, 76. minutuan, Joel atezainak eragotzi du Eibarren gola, Inuiren erremateari erantzun bikaina emanda. Amaierako minutuetan Dmitrovic izan da protagonista. Eibar taldeko atezainak gelditu bikain bi egin dizkio Fekirri 87. eta 88. minutuetan, eta Betisek bigarren gola ez sartzea lortu du. Andaluziako taldeak beste abagune argi bat izan du 89. minutuan, baina Tellok kanpora bota du jaurtiketa Dmitrovicen aurrean bakarrik geratu ostean. Amaieran, berdinketari eusteko gai izan da Eibar, eta puntu bat eskuratu du.
Fitxa teknikoa:
1- Eibar: Dmitrovic; Tejero (Arbilla, 67. min), Burgos, Bigas, Cote; Edu Exposito, Diop (Cristoforo, 83. min); Pedro Leon (De Blasis, 74. min), Orellana, Inui; Enrich.
1- Betis: Joel; Emerson, Mandi, Bartra, Alex Moreno; Edgar (Guido Rodriguez, 81. min), Canales, Aleña, Joaquin (Loren Moron, 70. min); Fekir eta Borja Iglesias (Tello, 87. min).
Golak: 0-1, 7. min, Fekir. 1-1, 15. min, Orellana (p).
Epailea: Martinez Munuera. Txartel horiak atera dizkie Orellana eta Burgos Eibar taldeko jokalariei, baita Edgar eta Barragan Betiseko futbolariei.