Eibar
30. jardunaldia
Puntu beharrean dauden Getafe eta Eibar, aurrez aurre, Coliseum Alfonso Perez zelaian
Agentziak | Erredakzioa
Mendilibarren taldeak hiru puntuak nahi ditu datorren denboraldian Lehen Mailan jarraitu ahal izateko. Bordalasena, berriz, bosgarren da baina krisian, emaitzei eta jokoari dagokienez.
-
Orellana, Getfeko bi jokalariren artean, lehen itzulian jokatuta kopartidan. Argazkia: Efe.
Eibarrek Coliseum Alfonso Perez zelaian jokatuko du etenaldiaren osteko lehenengo garaipena lortzeko helburuarekin. Getafe ez da aurkari batere egokia armaginentzat, azkenengoz 2015. Urtean garaitu baitzuten talde madrildarra. Coliseumean partida onak egin ditu Eibarrek, baina puntu gutxi atera dituzte, bertan jokatutako aazken lau partidetatik hiru berdindu arren.
Gipuzkoarrek irudi ona eman zuten, tarteka, asteazkenean Athleticen aurka jokatutako euskal derbian, baina aurten taldearen errendimenduak behera egin du eta otsailean lortu zuten denboraldi honetako azken garaipena, Levanteren aurka (3-0). Horren ostean, hiru partida galdu eta bat berdindu dute.
Eibarrek lesionatu bakarra dauka, Ivan Ramisena, eta Jose Luis Mendilibar entrenatzailea ere ez da aulkian izango, aurreko partidan, Athleticen aurkako derbian, txartel gorria ikusi ostean. Azken lau urteetan izandako bosgarren kaleratzea izan da.
Bizkaitarrak ez du taldea zuzenduko baina berak egingo du deialdia eta hasierako hamaikakoa. Partidan Andoni Azkargorta bigarren entretatzailea izango da aulkian. Hasierako hamaikakoan aldaketak espero dira, taldeak fisiko aldetik ez daudelako momenturik onenean eta egun gutxitan partida mordoa jokatu behar dituztelako.
Getaferi dagokionez, bost puntu galdu ditu azken bi jardunaldietan Granadaren aurka 2 eta 1 galdu eta etxean Espanyolekin hutsean egin ostean. Ondorioz, Txapeldunen Ligan sartzeko aukerak murriztu egin zaizkio Bordalasen taldeari.
Hala ere, emaitzek bainozaleen artean kez sortu dueña aurreko jardunaldian taldeak emandako maila eskasa da. Espanyol 10 jokalarirekin aritu zen 75 minututan eta madrildarrak ez ziren gai izan egoera horri etekina ateratzeko.
Ustezko hamaikakoak:
Getafe: Soria; Damián, Etxeita, Djené o Chema, Olivera; Nyom o Etebo, Arambarri, Maksimovic, Cucurella; Jaime Mata eta Jorge Molina edo Ángel.
Eibar: Dmitrovic, Rober Correa, Arbilla, Oliveira, Cote; Diop, Orellana, Pedro León, Cristoforo; Sergi Enrich eta Kike García.
Epailea: Alberola Rojas (Gaztala Mantxako Batzordekoa).
Estadioa: Coliseum Alfonso Perez.
Ordua: 19:30ean.