Itxi

Eibar

Espanyolen aurka

Eibarrek salbazioa ia bermatuta utzi nahi du

Erredakzioa

Talde armaginak Bigarren Mailara jaitsita dagoen Espanyol izango du aurkari igande honetan, 14:00etan, RCDE Stadiumean.

  • Eibar - Espanyol

    Lehen itzuliko Eibar - Espanyol partidaren irudia. Argazkia: EFE

Eibarrek Espanyol izango du aurkari igande honetan, 14:00etan, RCDE Stadiumean. Armaginek lau puntuko abantaila dute jaitsiera postuetan den Mallorcarekiko, eta garaipenak ia bermatuta utziko luke salbazioa talde gipuzkoarrarentzat.

Bartzelonan irabazita mailari eusteko helburua lortzeko aurrerapauso handia emango luke Eibarrek. Jose Luis Mendilibar entrenatzaileak jokatzeko prest izango du Sergio Alvarez honek partida bateko zigorra bete ostean, eta min hartuta ibili den Arbilla ere deialdian sartu da.

Bestalde, Espanyol Bigarren Mailara matematikoki jaitsita heltzen da neurketa honetara. Rufetek zuzentzen duen taldeak, orain arte lortutako emaitza txarrak eta estatistikak zuzentzea izango du helburu Ligako azken hiru jardunaldietan.

Ustezko hamaikakoak:

Espanyol: Diego Lopez; Javi Lopez, Bernardo, Cabrera, Didac; Melendo, David Lopez, Roca, Embarba; Raul de Tomas eta Wu Lei.

Eibar: Dmitrovic; Tejero, Burgos, Oliveira, Rafa; Sergio Alvarez, Cristoforo, Diop, Exposito, De Blasis; eta Charles.

Epailea: Del Cerro Grande.

Zelaia: RCDE Stadium.

Ordua: 14:00etan.