Itxi

Eibar

Fitxaketa

Eibarrek Damian Kadzior jokalari poloniarra fitxatu du

eitb.eus

Kadzior Dinamo Zagreb taldetik dator eta hiru denboraldirako kontratua sinatu du.

  • Damian Kadziorren fitxaketa iragartzeko Eibarrek ateratako irudia

    Damian Kadziorren fitxaketa iragartzeko Eibarrek ateratako irudia. Iturria: @SDEibar.

Eibarrek Damian Kadzior poloniarra fitxatu du Dinamo Zagrebetik. 28 urteko ezker erdilariak eskuinean jokatu ohi du, bere selekzioarekin aritutakoa da, eta hiru denboraldiko kontratua sinatu du talde armaginarekin, 2023ko ekainaren 30era arte.

Azken bi denboraldak Dinamo Zagreben eman ditu, zenbaki bikainak lortuz. Izan ere, jokatu dituen 77 norgehiagokatan 21 gol egin eta 22 asistentzia banatu ditu.