Itxi

Eibar

Fitxaketak

Aleix Garcia, Eibarren fitxaketa berria

A. A. | EITB MEDIA

Erdilari katalanak denboraldi amaierara arte sinatu du kontratua talde armaginarekin, baina bi urtez luzatzeko aukerarekin.

  • Aleix Garcia

    Aleix Garcia

Aleix Garcia erdilari kataluniarrak (1997ko ekainaren 28a) denboraldi amaierara arteko kontratua sinatu du Eibarrekin, beste bi denboraldirako luzatzeko aukerarekin.

Vila-realeko beheko mailetan hezitako 23 urteko futbolaria da eta 2015eko maiatzaren 23an egin zuen debuta Castelloko lehen taldearekin, 18 urte bete gabe.

2015-2016 denboraldian, Manchester Cityk fitxatu zuen, non bi denboralditan lehen eta bigarren taldeak txandakatu zituen. Lau partida jokatu zituen Premier League txapelketan 2016-17 denboraldian.

2017-18 eta 2018-19 denboraldietan Girona taldean aritu zen Lehen Mailan, eta 51 partida jokatu zituen bertan eta hiru gol erdietsi.

Manchesterrera itzulita, Belgikako Royal Mouscron taldean jardun zuen utzita 2019-20 denboraldian (23 partida eta 5 gol).

Ondoren, Manchester Cityrekin zuen lotura eten eta Dinamo Bukarestek fitxatu zuen. Bertan 7 partida jokatu ditu bere kontratua bertan behera utzi aurretik, Errumaniako taldeak dituen arazo ekonomikoak direla medio.