Eibar
Ofiziala
Jose Luis Mendilibarrek ez du Eibarren jarraituko
EITB MEdia
Sei urte oso on egin ditu Zaldibarreko entrenatzaileak talde gipuzkoarrean, baina hurrengo urtean ez du Eibar Bigarren Mailan zuzenduko.
-
Jose Luis Mendilibar
Jose Luis Mendilibarren eta Eibarren bideak banatu egingo dira.
Sei urte oso on egin ditu Zaldibarreko entrenatzaileak talde gipuzkoarrean, baina hurrengo urtean ez du Eibar Bigarren Mailan zuzenduko.
Eibarren egin dituen sei urteetan bere zigilua jarri dio taldeari. Ez jarraitzeko erabakia hartuta, beste aukera batzuk dituzte mahai gainean orain, baina klubeko agintariek esan zuten moduan, orain kirol-zuzendaria ekartzea da lehentasuna eta ondoren iritsiko da entrenatzaile berria.
Klubak bere webgunean iragarri du berria: "Zoritxarrez, azken urte honetan Mendilibarrek ez du bere seigarren salbazioa lortu taldearen gidaritzapean, eta urte amaieran Eibarrek azken postuan amaitu du. Mendilibarrekin batera, Toni Ruiz prestatzaile fisikoak, Iñaki Bea bigarren entrenatzaileak eta Josu Anuzita atezainen entrenatzaileak ez dute jarraituko".
SD Eibarrek eskerrak eman nahi dizkio sei denboraldi hauetan talde teknikoak egin duen lanagatik, baita beren profesionaltasunagatik eta dedikazioagatik ere, eta "etorkizunerako zorterik handiena opa die".
Kirol-ibilbidea
2004. urtean fitxatu zuen Eibarrek Mendilibar, kluba Bigarren Mailan zegoenean, eta Lehen Mailara igotzeko oso gutxi falta izan zitzaion; laugarren egin zuen 2004-05 denboraldi hartan.
2015eko ekainaren 30ean berriro bueltatu zen talde armaginera. Lehen urtea bikaina egin zuen eta Europarako postuetan izan zuen Eibar hainbat jardunalditan. Hurrengo urteetan ere denboraldi onak sinatu zituen Zaldibarreko teknikariak eta urtero luzatu zuen bere kontratua.