Itxi

Eibar

FITXAKETAK

Carmen Alvarezek utzita jokatuko du Eibarren

EITB MEDIA

Gaztela eta Leongo aurrelaria Atletico Madriletik iritsiko da talde armaginera, denboraldi amaierara arte.

  • Carmen Álvarez.

    Carmen Álvarez. Argazkia: @SDEibar

Carmen Alvarez Eibarren neguko lehen fitxaketa bihurtu da; izan ere, talde armagina bultzada bila dabil, azken jardunaldietan jaitsiera postuetatik gero eta gertuago kokatu baita.

Alvarezek 18 urte ditu, aurrelaria da, eta denboraldi amaierara arte iritsiko da Eibarrera, Atletico Madrilek utzita. Gaztela eta Leongo Ciudad Rodrigo herrian jaioa, emakumezkoen Salamanca UDS taldean hezi zen, eta 2020an Atletico Madrilek fitxatu zuen.

Zuri-gorrien bigarren taldean bere lehen denboraldia egin ondoren (lehen taldearekin ere bi partida jokatu zituen eta gol bat sartu), denboraldi honetan Atleticoren talde nagusian egon da, eta orain arte zazpi lehiatan jardun du.