Itxi

Eibar

PRIMERA IBERDROLA

Vila-realekin berdindu arren, Eibarrek mailari eusteko aukerak ditu oraindik (1-1)

Agentziak | EITB Media

Gaurko partida irabaztea ezinbestekoa zen armaginentzat, baina azken txanpan garaipenak ihes egin die. Jaitsiera saihesteko aukerak izaten jarraitzeko, azken bi partidak irabazi behar dituzte, eta Valentziak galdu egin behar ditu bereak.

1:53
Eibar taldeko jokalariak

Unben jokatutako partidan, Eibarrek ezin izan du Vila-real gainditu, eta Primera Iberdrolari eusteko aukerak murriztu egin zaizkio. Matematikoki, salbazioa posible da armaginentzat. Horretarako, geratzen diren bi partidak irabazi behar dituzte eta Valentziak bereak galdu behar ditu. Azken jardunaldian elkarren aurka arituko dira Unben.

Eibar 15. postuan dago sailkatuta, eta gaurko 3 puntuak behar-beharrezkoak zituen. Jaitsiera saihesteko borrokan dagoen aurkari zuzen baten kontra, armaginak aurreratu dira markagailuan Rachael Kundananji zambiarrak sartutako golari esker.  Hala ere, ez dira garaipenari eusteko gai izan, eta Vila-realek berdinketa lortu du 83. minutuan.

Emaitza honek eta Sporting Huelvak Alavesen aurka lortutako garaipenak asko zaildu dituzte Eibarren aukerak, baina armaginak bizirik daude oraindik. Primera Iberdrolako azken bi jardunalditan, Eibarrek Atletico Madrilen eta Valentziaren aurka jokatuko du. Valentziak, berriz, Txapeldunen Ligan sartzeko borrokan dagoen Real Madril hartuko du etxean, eta Eibarri egingo dio bisita.