Itxi

Eibar

19. JARDUNALDIA

Eibarrek markagailua irauli eta hiru puntu bildu ditu Burgosen etxean (1-2)

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Garitanoren mutilek partidako azken laurdenean jarri dute euren alde markagailua, Stoichkoven eta Leschuken golei esker.

  • Los jugadores del Eibar celebran la remontada.

    Los jugadores del Eibar celebran la remontada. Foto: @SDEibar

Eibarrek kontra zeukan emaitza iraulita irabazi dio Burgosi ostegun honetan (1-2), eta urrezko hiru puntu eskuratu ditu datorren denboraldian Lehen Mailara itzultzeko lehian. Helburu horrekin amets egiten jarraitzen du oraindik ere Burgosko taldeak, nahiz eta galdu, sailkapeneko bigarren postuan baitago.

Burgos - Eibar partidako laburpena eta golak

Eibarrek kontra zeukan emaitza iraulita irabazi dio Burgosi ostegun honetan (1-2), eta urrezko hiru puntu eskuratu ditu datorren denboraldian Lehen Mailara itzultzeko lehian. Helburu horrekin amets egiten jarraitzen du oraindik ere Burgosko taldeak, nahiz eta galdu, sailkapeneko bigarren postuan baitago.

Burgosek Gaspar Camposen golari esker hartu du aurrea lehen zatian (37. min), baina armaginek temati jarraitu eta sari handia eskuratu dute partidaren azken txanpan, Stoichkoven (75. min) eta Leschuken (75. min) bitartez.

Euskal taldeak hasieratik jarri dizkio gauzak zail Burgosi, Caro etxekoen atezainari kanpoko jaurtiketen bidez lana emanda: lehenengo Tejero eta gero Bautista saiatu dira era horretan. Beste atean, Mumo ahalegindu da Luca Zidane gainditzen, baina Gaizka Garitanoren taldea nagusi zen zelai gainean.

Burgosek Eibarren  defentsak lo hartu duen jokaldi bat baliatu du 1-0ekoa sartzeko, Gaspar Camposek area kanpotik egindako jaurtiketa ikusgarri batekin.

Stoichkovek gertu izan du berdinketa bigarren zatia hasi bezain laster, baina armaginen aurrelariak behin eta berriz egin du topo Carorekin. Alabaina, Cadizeko aurrelariak orekatu du markagailua korner baten irteeran. Etxekoen atezainak kale egin du baloia urruntzeko garaian, eta Stoichkovek bidali du sareetara, ia nahi gabe (1-1).

Bisitariek bigarrenaren bila jo dute, eta hura amaierarako 3 minutu besterik falta ez zirenean iritsi da. Corpasek sakonean bidalitako baloi bat jaso du, Leschuki utzi dio eta azken horrek ez du barkatu eta 1-2koa erdiesteko.

 

Luzapenean, Burgos taldeko Curro gipuzkoarren area barruan erori da, eta burgostarrek penalti eske ibili dira, baina epaileak ez VARak ez diote hala iritzi.

Fitxa teknikoa:

1 - Burgos: Caro, Borja González (Areso, 75. min), Córdoba, Elgezabal, Zabaco (Raúl Navarro, 68. min), Matos, Curro, Atienza, Mumo (Grego Sierra, 68. min), Gaspar Campos (Artola, 75. min) eta Bermejo (Mourad, 27. min).

2 - Eibar: Luca, Tejero (Correo, 61. min), Berrocal, Arbilla, Ríos Reina (Leschuk, 61. min), Nolaskoain, Javi Muñoz, Corpas, Stoichkov, Vadillo (Troncho, 79. min), eta Bautista (Imanol, 61. min).

Golak: 1-0, 37. min: Gaspar Campos. 1-1, 75. min: Stoichkov. 1-2, 87. min: Leschuk.

Epailea: Hernández Maeso. Txartel horiak: Mourad, Zabaco, Curro Sánchez eta Matos (Burgos); Vadillo eta Rober Correa (Eibar).