Eibar
LaLiga Hypermotion
Eibarrek 1-2 irabazi dio Cartagenari, eta hobetzen jarraitzen du
EITB Media
Talde armaginak bigarren garaipena jarraian lortu du, etxekoen ahultasuna baliatuz 1-2 garaituta Cartagena, eta bederatzi puntu ditu jada.
-
Eibar. Argazkia: @SDEibar
Eibarrek bigarren garaipena jarraian lortu du ostiral honetan 2023-2024 denboraldiko LaLiga Hypermotion txapelketan, sailkapeneko beheko postuetan hondoratu den Cartagenari 1-2 irabazita.
Racing Ferrolen aurka hiru porroteko bolada txarra hautsi ostean heldu dira armaginak Cartagonova estadiora, eta hiru puntu garrantzitsu lortu dituzte, azken postuan jarraitzen duen Cartagena mendean hartuta.
Bisitariak hobeak izan dira lehen 45 minutuetan, eta markagailuan aurrea hartu dute 24. minutuan, Ager Aketxek egindako golari esker (0-1). Gainera, atsedenaldira arte eutsi diote abantaila horri.
Bigarren zatiko bigarren minutuan (47.ean), ordea, Juan Carlos Realek etxekoen gola sartu du, markagailua parekatzeko (1-1).
Berdinketaren ostean, etxekoak hazi egin dira, baina Jairok txartel gorria ikusi du, eta, hortaz, Cartagena jokalari bat gutxiagorekin geratu da.
Hala, talde armaginak baloiaren jabetza berreskuratu du, agintzen hasi da eta Stoichkovek gol erabakigarria sartu du 65. minutuan (1-2).
Azkenean, Eibarrek garaipena bereganatu du, eta hiru puntu gehiago eskuratu ditu.
Fitxa teknikoa:
1 - Cartagena: Raúl Lizoain; Jansson (Iván Calero, 83. min), Kiko Olivas, Alcalá, Fontán (Arnau Solà, 81. min), Jairo Izquierdo; Luis Muñoz (Iván Ayllón, 81. min), Hevel, Alarcon; Juan Carlos Real (Embaló, 71. min) eta Juanjo Narváez (Alfredo Ortuño, 71. min).
2 - Eibar: Luca Zidane; Álvaro Tejero, Berrocal, Arbilla, Cristian Gutiérrez; Sergio Álvarez, Matheus Pereira, Ager Aketxe (José Corpas, 63. min), Stoichkov (Qasmi, 85. min); Mario Soriano (Unai Vencedor, 85. min) eta Quique (Rahmani, 74. min).
Golak: 0-1, 24. min: Ager Aketxe. 1-1, 47. min: Juan Carlos Real. 1-2, 65. min: Stoichkov.
Epailea: Alejandro Quintero González. Txartel horia atera die Luis Muñoz, Embaló, Stoichkov, Sergio Álvarez, Mario Soriano, José Corpas eta Unai Vencedor jokalariei; gorria, berriz, Jairori.