Eibar
EIBAR
Anaitz Arbillari ebakuntza egin diote, pubalgia arintzeko
EITB MEDIA
Eibar taldeko jokalariak hainbat partida daramatza jokatu ezinik; ebakuntza egin diote, eta, hortaz, bajan jarraituko du.
-
Anaitz Arbilla. Irudia: SD Eibar.
Anaitz Arbilla Eibar taldeko jokalariari ebakuntza egin diote sabeleko pareta "indartzeko", pubalgia "arintzea" helburu.
Nafarroako erdiko atzelariak hainbat jardunaldi zeramatzan lesionatuta, eta ezin izan dute deialdian sartu. Orain, ebakuntza egin ostean, gehiago luzatuko da sendatzeko prozesua.
Baja garrantzitsua da, eta, gainera, Joseba Etxeberria entrenatzaileak Matheus Pereira erdilari brasildarra ere dauka lesionatuta.