Eibar
22. Jardunaldia
Eibarrek 1-3 irabazi dio Eldenseri, markagailua iraultzea lortuta
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Armaginak 1-0 hasi dira galtzen, Mascak hasieran gol bat sartu du eta. Lehen zatiaren amaieran berdintzea lortu dute, eta atsedenaldiaren ostean, partida irauli eta garaipena eraman dute etxera, 1-3koa eginda.
-
Eldense-Eibar partidako argazkia. Irudia: SD Eibar
Eibarrek hiru puntuak etxera ekartzea lortu du astelehen honetan, Eldense 1-3 mendean hartuta, Hypermotion Ligako 22. jardunaldian. Nahiz eta 1-0 galtzen hasi, Mascak gola egin du eta, bigarren zatian markagailua iraultzea lortu du, Corpasek penaltiz sartutakoaz gain, Madariagaren eta Guruzetaren golei esker.
Eldensek armaginek defentsan egindako akatsa aprobetxatu du, eta 12. minutuan Mascak neurketako lehen gola sartu du. Eibarri lana eman dio arerioaren presioari aurre egiteak: Fran Gamezek eta Victor Garciak, zutoinean amaitu duen bolea batekin, aukera onak izan dituzte aldea suspertzeko. Eldakoen bizitasunak arazoak eragin dizkio Joseba Etxeberriaren taldeari. Victor Garcia eta Diego Collado bi eta hutsekoa lortzeko zorian izan dira lehen zatiaren bukaeran.
Aldageletatik bueltan, Gipuzkoako taldea suspertu egin da eta Nolaskoainek lehen abisua egin du. Ondoren, Nacho Monsalvek Bautistari egindako penaltia sarearen hondora bidali du Corpasek, 58. minutuan. Banako berdinketarekin, Etxeberriak Madariaga zelairatu du, eta berangoztarrak gola sartu du handik bi minutura (1-2). Azkenik, Guruzetak erabaki du partida, hirugarren gola egin baitu.
Eldense amaierara arte ahalegindu den arren, ez du asmatu. Porrot horrekin, gainera, Dani Ponz entrenatzailearen jarraipena kinka larrian dago orain.
Fitxa teknikoa:
1 – CD Eldense: Mackay, Fran Gamez, Iñigo Piña, Nacho Monsalve, Marc Mateu, David Timor (Victor Camarasa, 77. min), Sergio Ortuño (Alex Bernal, 87. min), Victor Garcia, Diego Collado (Juanto Ortuño, 78. min), Nacho Quintana (Unai Ropero, 87. min) eta Masca (Joel Jorquera, 81. min).
3– Eibar: Magunagoitia, Corpas, Chema, Arambarri, Cristian, Sergio, Nolaskoain, Alkain (Madariaga, 59. min), Javi Martinez (Guruceta, 86. min), Ivan Gil (Toni Villa, 75. min) eta Bautista (Jorge Pascual, 85. min).
Golak: 1-0, 12. min: Masca. 1-1, 58. min: Corpas. 1-2, 61. min: Madariaga. 1-3, 96. min: Guruzeta.
Epailea: Manuel Jesus Orellana Cid (Andaluzia). Txartel horia erakutsi dio Mackayri (Eldense) eta Magunagoitiari (Eibar).
Incidencias: Hypermotion Ligako 22. jardunaldiko partida, Eldako Nuevo Pepico Amat zelaian, 3.846 ikusleren aurrean.