Eibar
Fitxaketa
Carmen Alvarezek Eibarren jokatuko du denboraldia amaitu arte
EITB MEDIA
Aurrelariak armaginen erasoa indartuko du, Betisen bi denboraldi eta erdi eman ostean.
-
Carmen Alvarez. Irudia: @SDEibar
Carmen Alvarezek Eibarren jokatuko du denboraldia amaitu arte. Salamancako aurrelaria Betisetik dator, Andaluziako taldean bi urte eta erdi emanda.
Ez da Alvarez Eibarren kamiseta jantziko duen lehen aldia, 2021-22 denboraldian ere Eibarren koloreak defendatu zituelako. Orduan Atletico Madriletik etorri zen.
Orduko hartan, 10 partida jokatu eta bost gol egin zituen. Ondoren, Betisek fitxatu zuen, eta bi denboraldi eta erdi eman ditu bertan, neguko merkatuan kontratua eten duen arte. Alvarezek aurreko lerroa indartuko du.
¿ ¿¿¿¿ ¿¿¿¿¿¿ ¿¿¿¿¿¿¿, ¿¿¿¿¿¿! #EibarFem | #BetiArmaginak ¿¿ pic.twitter.com/SorvcorBx0
— SD Eibar (@SDEibar) January 27, 2025