Itxi

Eibar

Asteartean aurkeztuko dute

Beñat San Jose, Eibarren entrenatzaile berria, 2026ra arte

EITB MEDIA

Entrenatzaile donostiarra Joseba Etxeberriaren ordez arituko da; izan ere, igandean kargugabetu zuten azken hori. San Jose hainbat klubetan ibili da, zenbait herrialdetan; 2024ko abenduan utzi zuen orain arteko bere azken taldea, Mexikoko Atlas.

  • Beñat San Josek Joseba Etxeberria ordezkatuko du. Argazkia: SD Eibar.

    Beñat San Josek Joseba Etxeberria ordezkatuko du. Argazkia: SD Eibar.

Beñat San Jose da Eibarreko entrenatzaile berria, 2026ko ekainaren 30era arte, astelehenean Gipuzkoako klubak iragarri duenez. Entrenatzaile donostiarra Joseba Etxeberriaren ordez arituko da; izan ere, igandean kargugabetu zuten azken hori. San Jose hainbat klubetan ibili da, zenbait herrialdetan; 2024ko abenduan utzi zuen orain arteko bere azken taldea, Mexikoko Atlas.

Talde armaginaren entrenatzaile berria, 45 urtekoa bera, Realeko harrobian hasi zen lanean, entrenatzaile. Gerora, Saudi Arabiako Al-Ittihad taldearekin sinatu zuen, eta 2013ko Champions Cup txapelketa irabazi zuen. Saudi Arabian ere, Al-Ettifaq hartu zuen jarraian, eta, 2015-16 denboraldian, Txileko Deportes Antofagasta taldean hasi zen. Boliviara joan zen gerora, San Joseko Bolivarrera; talde horretan, 2017an, txapeldun izatea lortu zuen.

Txilera bueltatuta, Universidad Catolicak fitxatu zuen, eta hor ere irabazi zuen txapelketa. Gero, herrialde eta talde hauetan izan da lanean: Arabiar Emirerri Batuetako Al-Narsr taldean, Belgikako KAS Eupenen, eta Mexikoko Mazatlanen eta Atlasen.

Asteartean aurkeztuko dute San Jose, eta egun horretan bertan zuzenduko du Eibar aurreneko aldiz, entrenamenduan. Iban Fagoaga eta Gaston Lloveras bere taldeko kideek, halaber, kargu hauek hartuko dituzte, hurrenez hurren: bigarren entrenatzailearena, eta prestatzaile fisikoarena.