Eibar
Berritzea
Laura Caminok Eibarren jokatuko du 2026ra arte
EITB MEDIA
Hala, Kantabriako jokalariak lau denboraldi beteko du ditu talde armaginean, 2022an iritsi zenez gero.
-
Laura Camino, Eibarko jokalaria. Irudia: SD Eibar
Laura Caminok Eibarren jokatzen segiko du urtebetez, klub armaginak ostegun honetan argitaratu duenaren arabera. Horrenbestez, lau denboraldi beteko ditu Gipuzkoako taldean.
Santanderreko jokalaria 2022-2023 sasoian iritsi zen Eibarrera, 20 urte zituela, Racing Feminasetik.
F Ligara igo eta egonkortu ostean, Yerai Martinek entrenatzen duen taldearen oinarrietako bat da Camino. Aurten ere denboraldi ona egiten ari dela ikusita, urtebeterako akordioa adostu dute bi aldeek.