Eibar
Hypermotion Liga
Eibarrek garaipena lortu du azken sailkatua den Cartajenaren aurka (0-2)
Agentziak | EITB MEDIA
Babazorroek sei jardunaldi geroago lortu dute garaipena, Pascualek eta Cuñatek bere atean sartutako golei esker.
-
Cartagena vs. Eibar. Foto: @SDEibar.
Eibarrek Cartagena Hypermotion Ligako azken sailkatuari egindako bisita aprobetxatu du bolada txarrari amaiera emateko, eta hiru puntu garrantzitsu lortu ditu Pascualek eta Cuñatek (bere atean) sartutako golei esker.
Neurketako lehen aukera argia 11. minutuan iritsi da, etxekoen aldetik. Alex Millanek ez du Jon Mikel Magunagoitiaren aurreko aukera aprobetxatu, baina penaltia eskatu dute. Erantzuna Jon Bautistak eman du, area kanpotik egindako jaurtiketa batekin. 24. minutuan, Jorge Pascualek jarri ditu gipuzkoarrak aurretik, Bautistak berak emandako pase ona baliatuta (0-1).
Hiru minutu geroago, 0-2koa iritsi da, Sergio Cuberok sartutakoa, buruz oztopo handirik gabe errematatuz, Matheus Pereirak ateratako korner baten ondoren. Hala ere, baloiak Cuñate atezaina jo du sare barrura sartu aurretik.
Atsedenaldiaren ostean, Pablo Camposek 0-3koa eragotzi du, Alkainen jaurtiketa geldituta. Alkain bera punteriarik gabe ibili da handik gutxira, eta Bautista taldekideak Camposekin egin du topo. Bi gol jaso arren, Campos izan da, berriro, etxeko taldean onena. 92. minutuan, partidako azken aukeran, Kiko Olivasek langara bidali du baloia.
Fitxa teknikoa:
0.- Cartagena: Pablo Campos; Aguirregabiria (Delmas, 46. min), Sipcic, Kiko Olivas, Nacho Martinez; Ndiaye, Pepin Machín (Andy Rodriguez, 46. min), Oscar Clemente; Rafa Nuñez (Alfredo Ortuño, 82. min), Dani Escriche (El Jebari, 61. min) eta Alex Millán (Daniel Luna, 46. min).
2.- Eibar: Magunagoitia; Sergio Cubero, Arnau Comas, Arbilla, Cristian Gutierrez (Arrillaga, 80. min); Sergio Alvarez, Matheus Pereira (Madariaga, 80. min), (Carrasco, m.89), Corpas, Alkain (Jon Guruzeta, 89. min); Jorge Pascual (Antonio Puertas, 61. min) eta Jon Bautista.
Golak: 0-1, 24. min: Jorge Pascual. 0-2, 27. min: Sergio Cubero.
Epailea: Marta Huerta de Aza. Txartel horia atera die Dani Escriche, El Jebari eta Ndiaye jokalariei.