Eibar
Hypermotion Liga
Ander Madariaga Eibar taldeko jokalaria eskuin belauneko lotailu gurutzatutik operatu dute
Agentziak | EITB MEDIA
Klubak aditzera emandakoaren arabera, teknika artroskopiko bat erabili dute, inbasio gutxikoa, eta prozedura guztia “arazorik gabe” joan da.
-
Ander Madariaga, ebakuntzaren ostean. Argazkia: @SDEibar.
Ander Madariaga Mada Eibar taldeko jokalariari ebakuntza egin diote eskuineko belauneko atzeko lotailu gurutzatua berreraikitzeko.
Ebakuntza Mikel Sanchez traumatologoak egin du, Honorio Martinez Eibar taldeko osasun zerbitzuen arduradunaren laguntzarekin.
Klubak aditzera emandakoaren arabera, teknika artroskopiko bat erabili dute, inbasio gutxikoa, eta prozedura guztia "arazorik gabe" joan da.
Datozen egunetan Madak sendatze prozesuarekin jarraituko du, zelaietara ahalik eta lasterren itzultzeko.