Itxi

Eibar

39. jardunaldia

Eibarrek bigarren mailari eutsi dio, Granada mendean hartuta

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Armaginek 0-2 irabazi zute Granadaren kontrako neurketa, Jose Corpasek eta Jon Guruzetak bigarren zatian sartutako golei esker.

  • Eibarko jokalariak, Granadaren kontrako garaipena ospatzen. Irudia. SD Eibar

    Eibarko jokalariak, Granadaren kontrako garaipena ospatzen. Irudia. SD Eibar

Eibarrek datorren denboraldian bigarren mailan jokatzea ziurtatu du, Hypermotion Ligan, astelehen honetan Granadari 0-2 irabazita, Nuevo Los Carmenes zelaian.

Lehen zatian, bi taldeek txandaka izan zuten baloiaren, baina kontrola armaginena izan zen, Andaluziako taldeak baino gol aukera gehiago sortu baitzituzten. Lucas Boye argentinarrak izan zuen etxekoentzako aukera bakarra atsedenaren aurretik: Magunagoitiak, ordea, ondo eutsi zion. Eibarko Jon Guruzetaren eta Jose Corpasen saiakerak ere ez ziren markagailura igo, Diego Mariño Granadako atezainak geratu zituen eta.

Bigarren zatian Granadaren dinamikak hobera egin zuen arren, Eibarrek asmatu egin zuen lehen saiakeran. Antonio Puertas Granadako futbolari ohiaren jokaldi on bati etekina atera zion Corpasek, baloia sarearen hondora erraz bidalita.

Granada ez zen gai izan egoera iraultzeko, eta 68. minutuan iritsi zen Eibarren bigarrena, Guruzetaren oinetatik, Antonio Puertasen beste jokaldi bikain baten ostean.

Gipuzkoako taldeak, zelaian ondo kokatuta, ez zuen arazorik izan garaipena lortzeko.

Fitxa teknikoa:

0 Granada CF: Mariño; Ruben (Sirem Diao, 76. minutuan), Rubio, Loic Williams, Brau; Sergio Ruiz (Juanma, 76. minutuan), Hongla (Rodelas, 46. minutuan), Gonzalo Villar, Trigueros (Rebbach, 46. minutuan); Borja Baston (Stoichkov, 46. minutuan) eta Lucas Boye.

2 Eibar: Magunagoitia; Cubero, Arnau Comas (Arambarri, 20. minutuan), Arbilla, Cristian Gutierrez (Pascual, 76. minutuan); Matheus, Sergio Alvarez, Javi Martinez (Carrillo, 85. minutuan); Corpas, Antonio Puertas (Arrillaga, 76. minutuan) eta Guruzuzeta (Ivan Gil, 85. minutuan).

Golak: 0-1, (61. minutuan) Corpas. 0-2, (68. minutuan) Guruzeta.

Epailea: Huerta de Aza (Kanariak). Txartel hori atera zion Eibarko Arbillari (63. minutuan)

Nuevo Los Carmenes zelaian jokatutako partida, Hypermotion Ligako 39. jardunaldian. 14.923 ikusle.