Eibar
Hypermotion Liga
Eibarrek berriz irabazi du Ipuruan (1-0), bi hilabete geroago
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Corpasek penaltiz sartu du Burgos mendean hartzeko balio izan duen gola. Sierrari txartel gorria atera ostean, talde bisitaria hamarrekin geratu da.
-
Corpasek sartu du gola penaltiz. Argazkia: SD Eibar
Eibarrek berriz irabazi du Ipuruan (1-), etxean azken partida irabazi zuenetik bi hilabete igaro direnean, Burgos mendean hartuta. Hamaika metroko puntutik erabaki da partidan, Corpasek jaurtiketa gauzatuta.
Partida irekia izan da lehen minutuetan. Burgosek beste martxa bat sartu du Magunagoitiaren akats batekin hasitako jokaldi baten eta Iñigo Cordobaren erdiraketa baten bitartez. David Gonzalezek buruz errematatu du atezain armaginaren eskuetara.
Abaguneak Eibar esnatu du, eta hurrengo jokaldian Puertasek buruz egindako erremate batekin gola sartu du, baina gola baliorik gabe geratu da, jokoz kanpo zegoelako.
Eibarrek arazo gehien zituenean, euskal taldearen aldeko penaltia adierazi du epaileak. Antonio Puertas lurrera bota dute area barruan, eta epaileak penaltia adierazi du. Corpasek aprobetxatu du gola egiteko, jaurtiketa gogor batekin (1-0).
Bigarren zatia hasi bezain laster, etxekoek abantaila handitu ahal izan dute Guruzetaren jaurtiketa batekin. Canterok, baina, ondo gelditu du.
87. minutuan, epaileak jokalari bat gutxiagorekin utzi du Burgos, Grego Sierra kanporatu baitu, txartel gorria erakutsita.
Fitxa teknikoa:
1.- Eibar: Magunagoitia, Cubero, Arambarri, Arbilla (Carrillo, 84. min), Cristian (Arrillaga, 84. min), Sergio Alvarez, Matheus, Corpas (Carrasco, 92. min), Puertas (Ivan Gil, 67. min), Guruzeta (Javi Martinez, 67. min) eta Bautista.
2.- Burgos: Cantero, Arroyo, A. Cordoba, Grego, Miguel, Atienza (Borja Sanchez, 75. min), Morante (Bares, 85. min), Alex (Exposito, 75. min), David (Ojeda, 64. min), I. Cordoba (Espiau, 64. min), Niño.
Gola: 1-0, 37. min: Corpas, penaltiz.
Epailea: Miguel Gonzalez Diaz. Txartel horia atera die Alex, A. Cordoba eta Miguel jokalariei. Grego Sierra kanporatu du, txartel gorria aterata.