Eibar
Kontratu berritzea
Jon Bautistak 2028ra arte luzatu du kontratua Eibarrekin
Agentziak | EITB Media
Eibar taldeko aurrelaria Realaren harrobian hazi zen, eta 2022an iritsi zen talde armaginera.
-
Jon Bautista, Burgosen aurkako partidan. Argazkia: SD Eibar
Jon Bautistak 2028ko ekainera arte luzatu du kontratua Eibarrekin, klub armaginak gaur iragarri duenez.
Aurrelari gipuzkoarra Realaren harrobian hazi zen, eta 2022-2023 denboraldian iritsi zen Eibarrera.
2023-2024 denboraldian, Joseba Etxeberriaren agindupean, lortu zuen bere markarik onena: 17 gol sartu zituen.
Denboraldi honetan, bera da taldeko golegile nagusia, 9 gol sartuta.