Eibar
Berritzea
Anaitz Arbillak Eibarren jarraituko du 2026ra arte
EITB Media
Talde armagineko kapitainak kontratua berritu du beste urte baterako; beraz, hamar denboraldi beteko ditu Eibarren jokatzen.
-
Anaitz Arbilla Argazkia: @SDEibar
Anaitz Arbillak Eibar taldeko kapitaina izaten jarraituko du beste urte batez, 2026ko ekainera arte berritu baitu kontratua.
Hala, kapitain armaginak hamargarren denboraldia beteko du taldean, 2016ko udan Espanyoletik iritsi zenetik.
Eibarren egindako lehen denboraldian, 29 urterekin, azkar egin zen ohikoa atzealdean, 18a bizkarrean zuela. Bi urte geroago, 23 zenbakia eskuratu zuen, gaur egun daukana, eta zenbaki horrekin sartu da klubaren historian.
274 partidarekin, Arbilla da klubean neurketa gehien jokatu dituen 5. jokalaria: 22.200 minutu baino gehiago armagin gisa. Anaitz idoloa da txikienentzat eta erreferente harrobiarentzat.
¿ OFIZIALA | OFICIAL ¿
— SD Eibar (@SDEibar) May 31, 2025
¿ ¿¿¿¿¿¿¿, armagina 2026 arte
¿ El capitán alcanzará la décima temporada vistiendo los colores de la SD Eibar#Arbilla2026 | #BetiArmaginak ¿¿ pic.twitter.com/s8Bd8QjfzA