Eibar
Hypermotion Liga
Eibarrek Levanteren aurka galdu du, eta denboraldia itxi (1-0)
EITB MEDIA
Beñat San Joseren taldeak lehen zati ona jokatu du EA Sports Ligara igo den aurkariaren kontra; bigarren zatian, Levantek penaltiz sartu du garaipenaren gola.
-
Levante vs Eibar. Argazkia: SD Eibar.
Eibarrek galdu egin du 1-0 Levanteren aurka, 2024-25 denboraldiko Hypermotion Ligako 42. eta azken jardunaldian. Delak, penaltiz, Levanteri garaipena eman dion gola sartu du, eta, horrela, mailako txapeldun izendatu da, 2025-26 denboraldiko EA Sports Ligara igotzea ziurtatuta zuen arren.
Eibarrek aurre egin dio liderrari, batez ere lehen zatian, eta gola sartzear egon da hainbat jokalditan. Bigarren zatian, aldiz, Levantek jokoaren maila igo du, eta, neurketako azken minutuetan, txapelketako garaipena eta titulua eman dizkion gola lortu du.
Eibarrek gutxinaka hoberantz egin du denboraldian zehar, eta 58 punturekin amaitu du, sailkapeneko bederatzigarren postuan.