Itxi

Eibar

Hypermotion Liga

Lander Olaetxea, Eibarren lehen fitxaketa denboraldi berrirako

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Bizkaiko erdilaria Sporting Gijonetik dator, eta 2027ko ekainera arteko kontratua sinatu du klub armaginarekin.

  • Lander Olaetxea, Eibarko jokalari berria

    Lander Olaetxea, Eibarko jokalari berria

Lander Olaetxea erdilari bizkaitarra da Eibarrek 2025/2026 sasoirako egindako lehen fitxaketa. 32 urteko futbolaria Sporting Gijonen aritu zen iaz, eta 2027ko ekainera arte sinatu du kontratua.

Abadiñon jaioa, Durangon hezi zen, 2015ean Lezamara joan zen arte. Orduan, Athleticeko bigarren taldea Bigarren Mailan lehiatzen ari zen.

Ondoren, hainbat urtez maila horretatik at jokatu ostean, futbol profesionalera itzuli zen 2020an. Athleticeko bigarren taldea Bigarren B mailara jaitsi eta kategoria horretan urte bat egon eta gero, Gernikan eta Logroñesen ibili zen. Azken horrekin, Hypermotion Ligara itzuli zen. Jarraian, Amorebietan eta Albaceten ere ibili zen Olaetxea.

Bigarren mailan 150 neurketa baino gehiago jokatuta, Sporting Gijonen bete du azken urtea.