Itxi

Reala

Gareth Bale ordezkatzeko

Tottenhamek Griezmann fitxatu nahi du datorren denboraldirako

A.B.

Erredakzioa

Gareth Balek udan Londreseko taldea utziko duela argi dute klubean, eta Realeko jokalaria fitxatu nahi dute Bale ordezkatzeko. Antoine Griezmannen etete klausula, 30 milioi eurikoa da.

  • Antoine Griezmann

    Antoine Griezmann Cadamuro agurtzen. Argazkia: EFE

Reala denboraldi ona egiten ari da, eta horrrek Europako talde asko jokalari txuri-urdinei begira egotea ekarri du. Antoine Griezmann da Realeko jokalari horietako bat. Frantziarra denboraldi ona egiten ari da, eta Ingalaterratik eskaintzak jaso ditu jada.

Tottenham da Griezmann fitxatzeko interes handiena duen taldea. Londreseko taldeko izarra Gareth Bale da, eta udan Tottenham utziko duela uste dute klubean, Europako talde garrantzitsuenen eskaintzak baititu. Balek ezker hegalean jokatzen du; bai defentsan, baita zelai erdian ere. Zelai erdiko ezker hegala indartu nahi du Tottenhamek, eta Baleren ordez Griezmann fitxatzea du helburu.

Griezmannek abuztuan berritu zuen Realarekin zuen kontratua 2016ra arte. Athleticen ustezko interesaren aurrean erreakzionatu zuen Realak, baina Europako talde handien eskaintzak aztertzeko baldintzarekin sinatu zuen kontratu berritzea Griezmannek. Jokalari frantziarraren etete klausula, 30 milioi eurokoa da.