Itxi

Reala

19:00etan

Realak Griezmann eta Carlos Martinez gabe jokatu beharko du Elxen

Erredakzioa

Arrasateren taldeak Txapeldunen Ligako atariko partidan lortutako garaipen handia ahaztu eta lehen mailara igo berri den taldearen aurka 3 puntuak lortzea du helburu nagusi.

  • Antoine Griezmannek ezin izango du Alacanten jokatu, min hartuta dagoelako. Efe.

    Antoine Griezmannek ezin izango du Alacanten jokatu, min hartuta dagoelako. Efe.

Realak garaipena lortu nahi du Elxeren aurka Alacanten jokatuko duen partidan. Donostiarrek hiru puntuak lortu zituzten lehen jardunaldian Getaferen aurka, irudi ona emanda, eta asteartean garaipen garratzitsua erdietsi zuten Txapeldunen Ligako atarikoan, Olympique Lyonen aurka. Asteazkenean itzuliko partida jokatuko dute frantziarren kontra, Anoetan.

Baina txuri-urdinek Europa alde batera utzi behar dute gaur eta Ligan buru-belarri sartu. Egun gutxitan jokatu beharreko norgehiagokek hamaikakoan aldaketak egitera behartuko dute Jagoba Arrasate entrenatzailea.

Horrez gain, Realak baja ugari eta garrantzitsuak ditu gaurko partidarako: aurretik min hartuta zeuden Diego Ifran, Mikel Gonzalez, Imanol Agirretxe eta Jose Angel jokalariei Carlos Martinez eta Antoine Griezmann gehitu zazkie azken orduetan. Hala ere, bada albiste onik: Markel Bergara jokatzeko moduan izango da lehen jardunaldian betetako zigorra pasa ondoren.

Erasoan, gainera, gipuzkoarrak bikain dabiltza, batez ere Haris Seferovic suitzarra egiten ari den lan borobila ikusita: bi gol egin ditu azken bi partidatan.

Ustezko hamaikakoak:

Elx: Manu Herrera, Sapunaru, Lombán, Botía, Edu Albacar, Carles Gil, Carlos Sánchez, Javi Márquez, Fidel, Coro eta Manu del Moral.

Reala: Bravo; Estrada, Iñigo Martínez, Ansotegi, De la Bella; Bergara, Elustondo, Xabi Prieto; Castro, Vela eta Seferovic.

Epailea: Perez Montero (andaluziarra).

Futbol zelaia: Martínez Valero.

Ordua: 19:00etan.