Itxi

Reala

BBVA Liga

Griezmann, ligako hirugarren golegilerik onena

Erredakzioa

15 gol egin ditu frantziarrak denboraldi onetan, Ronaldok eta Diego Costak egin dituzte gol gehiago bakarrik.

  • Griezzman

    Griezzman, sasoian. Argazkia: EFE

Realeko Antoine Griezmann sasoian da eta BBVA Ligan 15 gol egin ditu aurten, azkena Bartzelonaren kontrako garaipenean.Cristian Ronaldok eta Diego Costak egin dituzte txuri-urdina baino gol gehiago; Real Madrileko aurrelariak 22 egin ditu eta Atleticekoak 21.

Horrez gain, ostegunean, Didier Deschampsek Frantziako selekzioaren deialdia emango du Holandaren kontrako adiskidantzazko partidarako eta bertan Griezmann egon daiteke.

GOLEGILEEN SAILKAPENA

1. Cristiano Ronaldo (Real Madril) 22.

2. Diego Costa (Atletico) 21.

3. Antoine Griezmann (Reala) 15.

.- Alexis Sánchez (FC Bartzelona) 15.

5. Leo Messi (FC Bartzelona) 14.

.- Karim Benzema (Real Madrid) 14.