Itxi

Reala

Azken jardunaldian

Realak, bosgarren postua helburu

Erredakzioa

Bosgarren bukatuko luke liga Realak, Anoetan Vila-real mendean hartzen badu eta Sevillak galtzen badu.

  • Reala. Argazkia: EFE

    Reala. Argazkia: EFE

Realak bosgarren sailkatzeko aukerak ditu oraindik ere. Vila-realen aurka berdinketa bat lortzen badu, seigarren postua ziurtatuta izango du talde txuri-urdinak. San Mamesen puntu bat eskuratu zuten.

Sevillak ezin izan zuen Getafe gainditu (1-0), eta ondorioz bosgarren postua izango du helburu Jagoba Arrasateren taldeak igandean. Emeryk zuzendutako taldeak Realak baino puntu bat gehiago dauka (60-59).

Bosgarren bukatuko luke liga Realak, azken jardunaldian Sevillak galtzen badu eta Anoetan Vila-real mendean hartzen badu.

Bosgarren postuak lasaitasuna emango lioke Realari. Seigarren sailkatzen bada, ordea, bi partida prestatu beharko ditu udan, eta zazpigarren bukatzen badu, lau.