Itxi

Reala

Lan saioa Zubietan

Velak entrenamendua utzi behar izan du, oinean min hartuta

Erredakzioa

Mexikarrak oinazpian faszitisa dauka, eta lan handiak eman dizkio mexikarrari lesio horrek aurreko denboraldian. Ikusi beharko da asteburuan Celtaren aurka jokatzeko moduan den.

  • Carlos Vela. Argazkia: EFE

    Carlos Vela. Argazkia: EFE

Realak lan saioa egin du goizean. Alarma guztiak piztu dira Zubietan, Carlos Velak entrenamendua utzi behar izan baitu, oinean min hartuta.

Mexikarrak oinazpian faszitisa dauka, eta lan handiak eman dizkio mexikarrari lesio horrek aurreko denboraldian.

Ikusi beharko da asteburuan Celtaren aurka jokatzeko moduan den baina, horrela izango ez balitz, Joseba Arrasate entrenatzailearentzat hutsune handia litzateke. Real Madrilen aurka Realaren laugarren gola egin zuen Velak.