Itxi

Reala

Larunbatean, 22:00etan

Arrasate: 'Kordobari irabazteko alaitasunez jokatu behar dugu'

Erredakzioa

Realeko entrenatzailearen arabera, “ez da entrenatzaileaz aritzeko momentua, denok batera borrokatzekoa baizik”.

1:11

Jagoba Arrasate Realeko entrenatzaileak Kordoban 'alaitasunez' jokatu behar dutela esan du, talde andaluziarrari gailendu ahal izateko. Arrasatek, gainera, "aldaketak" iragarri ditu, Realak pizgarri bat behar duelako.

Entrenatzaile bizkaitarrak bigarren maila batean utzi du bere egoera pertsonala, azken emaitza txarren ondorioz, etorkizuna kolokan baitu. Arrasataren ustez, "guztiok batera borrokatzeko garaia da", putzutik lehenbailehen ateratzeko.

Ondarrutarrak ez du txuri-urdinek bizi duten momento iluna ezkutatu, "kezkatuta" dagoela onartu du, baina mezu positiboa igorri nahi izan du, Realak Kordoban "irabazi" egingo duela ziurtzat jota.

"Jokalariak amorratuta daude. Guztiok gehiago eman behar dugu azken jardunaldietako maila hobetzeko", esan du.