Itxi

Reala

Entrenamendua utzi du

Carlos Vela min hartuta, zalantza da Athleticen aurkako derbirako

Erredakzioa

Txuri-urdinek asteko lehen lan-saioa egin dute Zubietan astearte honetan eta jokalari mexikarrak min hartu du ezker belaunean. Vela zalantza da igandeko derbirako.

  • Carlos Vela. Argazkia: EiTB

    Carlos Velak entrenamendua utzi duen unea. Argazkia: EiTB

Carlos Velak min hartu du ezker belaunean Realak astearte honetan Zubietan egin duen lan-saioan. Mexikarrak entrenamendua utzi behar izan du. Frogak egingo dizkiote ondorengo orduetan, baina zalantza da igandeko Athleticen aurkako derbirako.

Bestalde, Asier Illarramendik ere entrenamendua utzi behar izan du, 30 minuturen ostean. Betisen aurka min hartuta amaitu zuen, eta gaur ezin izan du taldekideekin batera entrenamendua bukatu. Dena den, badirudi iganderako prest egongo dela.