Itxi

Reala

Bi urte gehiago

Raul Navasek kontratua berritu du Realarekin, 2020 arte

Agentziak | Erredakzioa

Kontratua sinatu ondoren egindako adierazpenetan, taldea Europan sartzeko "mentalizatuta" dagoela eta datorren urtean "ilusioz" beteriko proiektua izango duela esan du.

  • Raul Nava. Argazkia: EiTB.

    Raul Nava. Argazkia: EiTB.

Realak eta Raul Navas atzelariak jokalariaren kontratua bi urtez luzatzea adostu dute. Ondorioz, 2018an amaitzen zen kontratua 2020an amaituko da.

Klubak aditzera emandakoaren arabera, sevillarrak Jokin Aperribay Realeko presidentea eta Lorenzo Juarros "Loren" kirolak zuzendaria alboan zituela sinatu du kontratu berria, Anoetako bulegoetan.

Navasek 29 urte bete ditu gaur, eta, esan duenez, Realean jarraitu nahi zuen eta amets hori “gaur bete da”.

"Lanaren bidez dena lortzen da. Lana erruz egin dut, eta ez bakarrik lesionatuta eman nituen 15 hilabeteetan, aurten ere", azpimarratu du jokalariak. Berak esan duenez, taldea "mentalizatuta" dago Europan jarraitzeko, eta datorren urtean "ilusioz betetako" proiektua edukitzeko.

 

 

t="utf-8">