Itxi

Reala

1. fasea

Anoetako Estadioa berritzeko lanak hasi dira

eitb.eus

Donostiako alkate Eneko Goiak eta Realeko presidente Jokin Aperribayk estadioaren kanpoaldean egiten hasi diren lehen lanak ikusi dituzte.

0:47

Anoetako Estadioaren berritzea errealitatea da. Lehen lanak, hain zuzen ere, 0 Loteari dagozkion lanak, gaur goizean hasi dira. Eta, bertan, izan dira Donostiako alkate Eneko Goia, Gipuzkoako Diputatu Nagusi Markel Olano, Eusko Jaurlaritzako Kiroletako zuzendari Jon Redondo, eta Real Sociedad-eko presidente Jokin Aperribay.

Goizean goiz iritsi dira obraren lehen unitateak. Horiek, besteak beste, izango dira hurren bost hilabeteetan estadioaren kanpoaldea prestatzeko lanak egingo dituztenak. Eta, lehenbiziko lan horiek segidakoak izango dira: Estadioaren ingurua obrarako egokitu, eskailerak eta elementu auxiliarrak egin, eta Estadio berriaren kanpoko pilareen zimendatzea.

Eneko Goia, Markel Olano, Jon Redondo eta Jokin Aperribay pozik agertu dira, izan ere, hirian aspaldi espero den obra hasiko da, hain zuzen ere, donostiar zein gipuzkoar guztien onurarako izango da.

Anoetako Estadioa 1993.urteko abuztuaren 13an ireki zen. Hortaz, hurrengo urtean 25 urte beteko ditu berritze prozesuan murgilduta. Lanak 2019ko urrian amaituko dira, eta estadioaz gain, besteak beste, segidakoak ere berrituko dira: Estadio txikia, Kirol Etxea, Ernest Lluch Kultura Etxea, eta federazioen lokalak.

Obrak 5 fase ditu eta, besteak beste, atletismo pistak kenduko dira, harmailak zelaira gerturatuko dira eta 42.000 ikusleentzako edukiera izango du. Estadioa berritzeko aurrekontua 47 milioi eurokoa da.