Itxi

Reala

Asteartean, Galen

Realak denboraldi-aurreko lehen porrota jaso du, Girondinsen aurka

Agentziak | Erredakzioa

Tourek sartu du partidako gol bakarra, 83. minutuan, falta-jaurtiketa baten bidez. Frantziar taldeak Realak baino erritmo biziagoa erakutsi du.

1:16

Realak denboraldi-aurreko lehen porrota jaso zuen asteartean, Irunen, 0-1, Girondinsen aurkako lagunartekoan. Tourek sartu zuen neurketako gol bakarra, 83. minutuan, falta-jaurtiketa bikain baten bidez. Pablo Sisniega Realeko atezainak ezin izan zuen baloia gelditu, eta garaipena, azkenean, Frantziara joan zen.

Realeko entrenatzaileak, Eusebiok, Europa Ligan arituko den arerio baten aurka ikusi ahal izan zituen bere jokalariak; izan ere, Girondinsek seigarren amaitu zuen denboraldia Frantziako Ligan, eta, ondorioz, Europan jokatzeko aukera lortu zuen, baina hurrengo asteotan erdietsi beharko du multzoen faserako txartela.

Girondinsek ia hasieratik erakutsi zuen Realak baino aurreratuago duela prestaketa. Hala ere, lehen zatian, Juanmi Reala markagailuan aurretik jartzeko zorian izan zen. Errematea, baina, kanpora joan zitzaion.

Azken minutuetan, indartsuago aritu zen Girondins. Frantziarren jaurtiketa batek langa jo zuen, eta handik gutxira iritsi zen partidako gol bakarra, Toureren eskutik.

Hamaikako hau atera zuen Realak atzo: Toño, atean; Kevin, Navas, Ugarte eta Gorosabel, atzealdean; Zubeldia, Merquelanz eta Guevara, zelaiaren erdian; eta Xabi Prieto, Juanmi eta Sangalli, aurrealdean. Bigarren zatian, honako hauek ere aritu ziren: Sisniega, Llorente, Capilla, Ujia, Ruben Pardo, Elustondo, Muguruza, Januzaj eta Arrieta.

aj eta Arrieta.