Itxi

Reala

Sustapena

Zaleak Anoetara joan daitezen sustatzeko ekimen bat plazaratu du Realak

agentziak | erredakzioa

'Realzale leiala' programaren bitartez, Realeko bazkideek hainbat beherapen lor ditzakete.

  • 'Realzale leiala' sustapen-programaren aurkezpena, Anoetan. Argazkia: EiTB

    'Realzale leiala' sustapen-programaren aurkezpena, Anoetan. Argazkia: EiTB

Taldeko bazkideei zuzendutako 'Realzale leiala' ekimena aurkeztu du gaur Realak, zeinak zenbait beherapen ekarriko dien bazkideei. Beherapen horiek eskuratzeko, klubarekin harremana duten marketan egindako erosketak zein Anoetara joaten diren maiztasuna izango dira kontuan.

Horrenbestez, Realarekin lankidetzan aritzen diren enpresen produktuak erosi edota zerbitzuak erabiliz gero, bazkideek puntuak jasoko dituzte, eta gerora, puntu horiek diru bihurtuko dira Anoetara joaten diren maiztasunaren arabera. Zenbateko hori abonamendua berriztatzeko garaian beherapen gisa erabili ahal izango dute.

Jokin Aperribay taldeko presidenteak azaldu duenez, "eguneroko kontsumoa puntu bilakatzen ditu, eta puntu horiek beherapen". Ekimen horrekin lortu nahi dena da "bazkideak zuzeneko onura izan dezala Realean duen parte-hartzearen bidez".

tzearen bidez".