Itxi

Reala

Europa League

Athletic eta Reala, egoera kontrajarriak Europa Ligan

eitb.eus

Bilbotarrak ez dira gai izan partidarik irabazteko lehiaketa horretan; donostiarrak, ordea, bi garaipen pilatu dituzte.

  • Willian Jose izan zen Realak Vardarren etxean jokatu zuen partidako protagonista nagusia. EFE

    Willian Jose izan zen Realak Vardarren etxean jokatu zuen partidako protagonista nagusia. EFE

Athleticek eta Realak Europa Ligako laugarren jardunaldiari heldu behar diote ostegun honetan, egoera arras desberdinean; izan ere, bi garaipenen lortu baitituzte hiru partidatan, eta horrek lasaitasun puntua aitortzen die. Bilbotarrek, aitzitik, premia gorrian egingo diote aurre jardunaldiari, garaipena ia ezinbestekotzat jotzen baita hurrengo fasera sailkatu ahal izateko.

Hain zuzen ere, zuri-gorriak J Multzoko hirugarrenak dira, bi puntu besterik ez baitituzte eskuratu, bi partida berdindu ostean. Hori dela eta, lider doan Ostersund talde suediarra (zazpi puntu) mendean hartu behar du ostegunean, San Mamesen.

Aldiz, Athleticek bere neurketa galduko balu eta Zoryak berea irabazi (Hertharen aurka jokatzen du, Berlinen), ukraniarrak zazpi puntura aldenduko lirateke, eta horrek txapelketari agur esatea ekarriko lieke bilbotarrei.

J MULTZOA

Ostersunds FK 7 puntu
Zorya Luhanks 6 puntu
Athletic Club 2 puntu
Hertha Berlin 1 puntu

Bestalde, Realak Mazedoniako Vardarren aurkako norgehiagokari aldarte baikorragoarekin ekingo dio, bigarren baitoa L Multzoan, sei punturekin. San Petersburgoko Zenit da bertako liderra, txuri-urdinak baino hiru puntu gehiago baitituzte, hirutik hiru neurketa irabazi ostean. Donostiarrek, ordea, hirugarren doan Rosenborgek baino hiru puntu gehiago dituzte.

Horrenbestez, Realak Anoetan jokatu beharreko bere partida irabaziz gero, bederatzi puntu izango lituzke sailkapenean, Vardar inongo aukerarik gabe geratuko litzateke, eta txuri-urdinek multzoko lehen postuan bukatzeko lehian jarraituko lukete Zenitekin batera.

L MULTZOA

Zenit 9 puntu
Real Sociedad 6 puntu
Rosenborg 3 puntu
Vardar 0 puntu