Publizitatea
X

Irratia zuzenean

LaLiga Santander 2017-2018, 27. jardunaldia: Reala - Alaves (2-1)

Reala

2-1

Realak arnasa hartu du Alavesi derbia irabazita

Erredakzioa

2018/03/04

Donostiako taldeak 2-1 irabazi dio Gasteizko taldeari Anoetan. Hector Morenok eta Illarramendik sartu dituzte txuri-urdinen golak; Pedrazak egin du Alavesena.

  • Illarramendi, Alavesi sartutako gola ospatzen. Argazkia: EFE

    Illarramendi, Alavesi sartutako gola ospatzen. Argazkia: EFE

    Illarramendi, Alavesi sartutako gola ospatzen. Argazkia: EFE
  • Whatsapp
  • Bidali

Realak garaipena lortu du Alavesen aurka (2-1) Anoetan jokatutako euskal derbian. Garaipen honi esker, arnasa hartzen du talde txuri-urdinak (33. puntu); Alavesen (31 puntu) bolada ona, aldiz, eten egin da.

Ondo ekin dio partidari Realak eta ez dio bere jokoa egiten utzi Alavesi. Txuri-urdinak baloiaren jabe izan dira, eta 6. minutuan aurrea hartu dute Hector Morenok sartutako golari esker (1-0). Morenok korner bat errematatuta sartu du bere lehen gola Realarekin. Golak min egin dio Alavesi eta Abelardok zuzentzen duen taldea ezinean ibili da. Realak eroso jokatu du gola sartu ostean eta 11. minutuan bigarren gola sartu du Illarramendiren bitartez (2-0); Pachecok ondo desbideratu du Bautistaren errematea, baina aldaratzean baloia sare barrura bidali du Illarramendik. Gainetik pasa du Alaves Realak eta beste golen bat sartzeko abaguneak izan dituen arren ez du Pachecoren atea berriro zulatzea lortu. Alavesek ezer gutxi egin du erasoan, baina atsedenaldira iritsi orduko, 39. minutuan, Pedrazak 2-1ekoa sartu du.

Bigarren zatian berdinketa bilatu nahi izan du Alavesek eta erasora jo du. Hala ere, Realak ez du gehiegi sufritu eta beste gol bat sartzeko abaguneak izan ditu. Zurutuzak eta Zubeldiak gola sartzeko aukera onak izan dituzte, baina ez dute Pacheco atezaina gainditzea lortu. Willian Jose ere berragertu da bigarren zatian, zelaietatik at eduki duen lesioa gaindituta. Azken minutuetan Alavesek ez du neurketa berdintzeko abagunerik sortu eta Realak eraman ditu hiru puntuak.

Fitxa teknikoa:

2 - Reala: Moya; Odriozola, Hector Moreno, Diego Llorente, De la Bella; Illarramendi, Zubeldia, Canales; Januzaj (Willian Jose, min. 67), Oyarzabal (Zurutuza, min. 46), Jon Bautista.

1 - Alaves: Pacheco; Duarte (Hernan Perez, min.78), Rodrigo Ely, Laguardia, Martin; Pina, Daniel Torres (Medran, min. 65), Ibai Gomez (Burgui, min. 78), Pedraza; Ruben Sobrino eta Guidetti.

Epailea: Martinez Munuera.

Golak: 1-0, min. 6: Hector Moreno. 2-0, min.11 Illarramendi. 2-1, min. 39: Pedraza.

Iruzkinak

Publizitatea
Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…
Publizitatea

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • og.
  • or.
  • lr.
  • ig.
  • al.
  • ar.

Ez dago zuzenekorik

EiTB Kirolak

Emakumeen Kirola Partidak zuzenean, bideoak, kronikak... Emakumeen Kirola

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • og.
  • or.
  • lr.
  • ig.
  • al.
  • ar.

Ez dago zuzenekorik

Euskal Selekzioak Euskal selekzioak irabazi egin dio Korsikari,… Euskal Selekzioak
Publizitatea
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena