Itxi

Reala

Larunbatean, 18:30ean

Realak bisita egingo dio mirariaren zain dagoen Las Palmasi

Agentziak | Erredakzioa

Imanol Alguacil entrenatzaileak bere lehen garaipena lortu nahi du etxetik kanpo, Eibarrekin berdindu eta Girona Anoetan jipoitu ostean.

  • Illarramendi, Las Palmaseko jokalariz inguratuta. Argazkia: Efe.

    Illarramendi, Las Palmaseko jokalariz inguratuta. Argazkia: Efe.

Realak Las Palmasen jokatuko du larunbatean, Santander Ligako 32 jardunaldian. Kanariarrek hiru puntuak behar dituzte Lehen Mailari eusteko mirarian sinesten jarraitu ahal izateko. Donostiarrek, berriz, matematikoki aukerak dituzte Europan sartzeko, baina horretarako ere miraria beharko lukete.

Imanolek Asier Illarramendi zelairatu ahal izango du, baina ez Miguel Angel Moya atezaina. Moya eta Gero Rulli, biak, min hartuta daude.

Europan jokatzeko helburua ia-ia desagertu egin da txuri-urdinentzat, matematikek oraindik Europa Ligan sartzeko aukerak dituztela esan arren. Hori dela eta, partida guztiak irabazteko lehiatu behar dute.

Imanol Alguacilek entrenatzaile denetik bere lehen garaipena lortu nahi du etxetik kanpo, Ipuruan berdinketa lortu ostean. Asier Illarramendi jokatzeko moduan da, baina Imanolek atean du arazoa, bi atezain, Moya eta Rulli lesionatuta dituelako.

Xabi Prieto ere Donostian geratuko da, pubalgia baten ondorioa. Kapitainaren azken denboraldia izango da hau, eta zaleek berriro jokatzen ikusi nahi dute, merezitako agurra eman ahal izateko.

 

Ustezko hamaikakoak

Las Palmas: Chichizola; Aguirregaray, David García, Ximo Navarro, Dani Castellano; Halilovic, Javi Castellano, Etebo, Jairo; Calleri eta Erik Expósito.

Reala: Toño Ramírez; Elustondo, Héctor, Navas, Kevin; Illarramendi, Zubeldia, Canales; Januzaj, Oyarzabal eta Willian José.

Epailea: Álvarez Izquierdo (Kataluniako batzordea).

Estadioa: Gran Canaria.

Orduan: 18.30ean