Itxi

Reala

Uztailean, abian

Realak denboraldi-aurreko lagunartekoen berri eman du

EITB.EUS

Uztailaren 9tik aurrera emango diete hasiera entrenamenduei Asier Garitanoren jokalariek. Hilaren 14ean jokatuko dute lehen lagunartekoa.

Txuri-urdinek uztailaren 5ean emango diote hasiera denboraldiaurreari, lehen egun horiek proba medikuak egiten emango dituztelarik.

Uztailaren 9tik aurrera hasiko dira Asier Garitanoren jokalariak zelaian entrenatzen. Zubietan arituko dira denboraldiaurrean zehar, printzipioz, ez baitute atzerrira joateko asmorik.

Zuzendaritzak eta Asier Garitanok berak Zubietako instalazioei ahalik eta etekinik handiena ateratzea erabaki dute. Hortaz, etxean arituko dira lanean, jarraian jakitera emango ditugun lagunartekoekin uztartuz.

Baieztatutako lagunartekoen datak:

Uztailak 14: Reala eta Sanse-C konbinatua (Zubieta)

Uztailak 20: SD Eibar – Reala (Ipurua, Eibar) *GFF-ren mendeurrena

Uztailak 25: Real Union de Irun – Reala (Txerloia, Azkoitia)

Uztailak 28: Reala – CA Osasuna (Agorrosin, Bergara)

Abuztuak 8: Reala – Deportivo Alaves (Asti, Zarautz) Zarautz KE 75.urtemuga

Datozen egunetan izango dugu gainontzeko partiden berri.

Sanseko zenbait jokalari, lehen taldearekin:

Ohikoa den bezala, Sanseko zenbait jokalari lehen taldearekin arituko dira elkarlanean udan zehar: Andoni Zubiaurre, Andoni Gorosabel, Ander Guevara, Luca Sangalli, Martín Merquelanz eta Eneko Capilla.