Itxi

Reala

Fitxaketa

Mikel Merino-Reala, fitxaketa gauzatzetik gertu

eitb.eus

Jokalariaren eta klub txuri-urdinaren arteko akordioa erabatekoa da, eta Realak Newcastle klubarekin akordioa ixtea bakarrik falta da.

  • Mikel Merino. Argazkia: EFE

    Mikel Merino. Argazkia: EFE

Reala Mikel Merino fitxatzetik oso gertu dago. Klubaren eta jokalariaren arteko akordioa erabatekoa da, eta klub txuri-urdinak eta Newcastle klubak akordioa ixtea bakarrik falta da.

Merinok eta Realak itxita dute akordio ekonomikoa. Jokalaria eta kluba ados daude futbolariak jasoko duen diru-kopuruarekin, sinatuko duen urte kopuruarekin (bost urte) baita izango duen etete-klausularekin. Newcastle klub ingelesarekin negoziatuko du prezioa orain Realak, jokalariaren fitxaketa ixteko.

Ondorioz, fitxaketa ixten denean, Realak zelai erdia indartuko du 22 urte dituen eta etorkizun bikaina iragartzen zaion erdilariarekin. Borusia Dortmund eta Newcastle taldeetan arrakasta gutxi izan ostean, bere kirol-ibilbidea bideratzen saiatuko da Mikel Merino.