3. Maila
IV. eta XV. multzoak
Mutilvera da XV. multzoko lider berria
Erredakzioa
Sailkapenaren gorenean dago orain arte liderra izan den Atletico Cirboneroren porrotari esker. Bi talde hauek 47na puntu dituzte. IV. multzoan Laudiok lidergoa mantendu du Porturen aurka berdinduta.
Asteburu honetan jokatu dira Hirugarren Mailako 21. jardunaldiko partidak IV. eta XV. multzoetan.
IV. multzoan Laudiok (44 puntu) lidergoan darrai Portugaleteren (zazpigarren sailkatua) aurka 3-3 berdindu arren. Leioak, ordea, ez zuen aldeak murrizteko aukera galdu, eta talde bizkaitarra bigarren sailkatua da 42 punturekin. Leioak 4-1 irabazi zion Aurrera Vitoria azken sailkatuari. Bermeok 2-1 irabazi zion Lagun Onaki, eta hirugarren postuan mantentzen dira, 40 punturekin. Zallak betetzen du playoffeko azken postua, 39 punturekin.
Multzo honetako jaitsiera postuetan daude: Getxo (18. postuan, 18 puntu), Anaitasuna (19. postuan, 17 puntu) eta Aurrera Vitoria (20. postuan, 14 puntu).
XV. multzoan, ordea, lider aldaketa eman da. Atletico Carbonero zen liderra jardunaldi honetara arte, baina Iruña laugarren sailkatuaren aurka 0-1 galdu zuen, eta Mutilvera ez zuen aukera alferrik galdu. 2-0 irabazi zioten Valle Eguesi, eta lehen postua eskuartu dute. Bi talde hauek 47na punturekin berdinduta daude sailkapenaren goialdean. Cortsek ere galdu egin zuen, 1-3 Oberenaren aurka, baina hirugarren postuan jarraitzen du 42 punturekin.
Multzoko jaitsiera postuetan daude: Idoya (18. postuan, 16 puntu), Aoiz (19. postuan, 11 puntu) eta Lagunak (20. postuan, 10 puntu).