3. Maila
Cirbonero, lider XV. multzoan
Leioa da IV. multzoko lider berria
Erredakzioa
Talde bizkaitarrak ez du kale egin, eta Laudioren berdinketari esker lidergoa lortu du. XV. multzoan Atletico Cirbonerok abantaila handitu du bigarren sailkatuarekiko.
Asteburu honetan jokartu dira Hirugarren Mailako 23. jardunaldiko partidak. IV. mulztoan aldaketak egon dira sailkapenaren goialdean, eta XV. multzoan ezusteko garrantzitsuak eman dira.
Leioa da IV. multzoko lider berria. Talde bizkaitarrak 46 puntu ditu Lagun Onaki 1-0 irabazita. Asteburu honetara arte liderra zen Laudiok bana (1-1) berdindu du Zallaren aurka, eta bigarren postuan dago orain 45 punturekin. Arenasek bolada onean jarraitzen du, eta Zamudiori 1-0 irabazita, hirugarren postuan dago 44 punturekin. Playoffetako azken postua Bermorentza da. Bermeok 41 puntu ditu, eta asteburuan bana (1-1) berdindu zuen bosgarren sailkatua den Gernikaren (40 puntu) aurka.
Anaitasuna (18. postua, 20 puntu), Getxo (19. postua, 18 puntu) eta Auuera de Vitoria (20. postua, 15 puntu) dira jaitsiera postuetan dauden taldeak.
XV. multzoan Atletico Cirbonerok lidergoa sendotu du Valle Eguesi 3-1 irabazita. 61 puntu ditu Atletico Cirbonerok, eta lau puntu ateratzen dizkio bigarren sailkatua den Mutilverari. Multilvakoek 0-1 galdu dute jaitsiera postuetan dagoen Idoyaren aurka. Idoyak, orain, puntu bakarrera du salbazioa. Iruña dago hirugarren postuan 45 punturekin San Juani 1-0 irabazita, eta puntuera berdinduta (45 punturekin) Cortes da laugarren sailkatua. Cortesek 3-1 irabazi dio Aoizi.
Idoya (18. postua, 19 puntu), Aoiz (19. postua, 11 puntu) eta Lagunak (20. postua, 11 puntu) daude XV. multzoko jaitsiera postuetan.
CD Iruña | 1 - 0 | AD San Juan |
SD Lagunak | 1 - 1 | CD Subiza |
UCD Burladés | 2 - 1 | CD Murchante |
CD Oberena | 1 - 3 | CD Huarte |
UD Mutilvera | 0 - 1 | CD Idoya |
CD Peña Azagresa | 1 - 0 | CD Pamplona |
CD Erriberri | 1 - 0 | UDC Txantrea KKE |
CD Lagun Artea | 1 - 0 | Club Atlético Valtierrano |