Suitzako selekzioak garaipena lortu du Bulgariaren aurka (4-0) eta Italiak Ipar Irlandarekin berdindu duenez (0-0), suitzarrak sailkatu dira Munduko Txapelketara. Ingelesek aise irabazi diote San Marinori (0-10).
Espainiako selekzioak mendean hartu du Grezia, eta B multzoko lehen postuan geratu da, Suediak galdu egin baitu Georgiaren aurka. Alemaniak garaipena lortu du Liechtensteinen kontra (9-0), Kroaziak Maltaren aurka (1-7), Errusia aise nagusitu zaio Zipreri (6-0), eta Ipar Mazedonia Armeniari (0-5).
Zigorrak dio ezingo dela izan ez uda honetako Tokioko Olinpiar Jokoetan, ez 2022ko Neguko Jokoetan edota Munduko Futbol Txapelketan. Garbi leudeken kirolariek bandera neutropean parte har dezakete.
FIFAk 2022ko Qatarreko Munduko Futbol Txapelketako logotipoa aurkeztu dute astearte honetan. Infinituaren sinbolo bat da, txapelketan izango diren "gizakien arteko loturak" irudikatzen dituena.
Qatarrek Asia Kopa irabazi berri du. Horren harira, Roberto Olaberekin izan gara, Qatarreko selekzioa eta 2022ko Mundialari buruz hitz egiteko. Olabe Qatarreko Aspire akademiako arduraduna izan zen.
Errusiako Munduko Futbol Txapelketa irabazi berri duten Frantziako selekzioko jokalariei harrera jendetsua egin diete zaleek Parisko Eliseoko Zelaietan barrena, baita Macron presidenteak ere.
Kroaziak 2-1 irabazi zion Ingalaterrari Munduko Txapelketako finalerdia eta bigarren golaren ospakizunean, jokalariak Salvadorreko argazkilariarekin gainera erori ziren. Cortezek, bizitakoa azaldu du.
Fernandinhok bere atean sartu du gola, eta De Bruynek bigarrena egin du kontraerasoko jokaldi batean. Renato Augustoren gola bigarren zatian ez da nahikoa izan.
Errusiako Mundialean final-zortzirenetako hiru kanporaketa erabaki dira penalti jaurtiketen bitartez eta 2014ko Brasileko Munduko Txapelketak fase honetan zuen marka gainditu du.
Suediarrek 1-0eko emaitzarekin irabazi diote suitzarrei final-zortzirenetako partida eta Errusiako Munduko Txapelketako final-laurdenetarako txartela lortu dute.